2013-02-19

ARTEA ETA MATEMATIKA


Asteburu honek, Arco arte erakusketak utzitako argazki hauek ekarri deuskuz. Artea eta matematika eskutik doaz. Argazkietaz hobeto jabetzeko zoom handia erabili. Ezuste atsegina izango dozu.





2013-02-14

INAUTERIAK


Mozorroetan hainbat irudi eta gorputz geometriko ikusi genduzan , konoak, esferak, prismak…eta baita artiletan be. Tortila zatikiak dastatzeko aukera izan genduan. Ñam....

2013-02-06

Agate Deuna

Hauxe da Ikastolako Agate Deuna egunak utzitako argazki matematikoa. Ausartuko zara titulua ipinten?

 Eta hauek dira zuok bidalitako erantzunak:
  1. Espiral kromatikoa
  2. Euskal helikoidea
  3. Helizeak kantuan
  4. Mosaiko biribilka
  5. Kantu matematikoa
  6. Koloreetako Funtzioak
  7. makil koloretsua
  8. Ekuazioak ehunan x²
  9. zilindroa 
Eskerrik asko parte hartzeagatik

Gure galeriarako

Hemen doatsuez lagun batzuek bidalitako argazkiak. Lehehengoa, Ainoa Bastegietak bidalitakoa, Perun aterata dago eta simetriak argi eta garbi erakusten deuskuz. Bestaldetik Ixone Egiak argazki original batzuk bidali deuskuz. Eskerrik asko bioi. Anima zaiteze zuen argazkiak bidaltzen, ikasle, irakasle eta guraso, aitite-amamak…denon partaidetzaz gure blogga osotuko dogu. Baina ez ahaztu argazkiak originalak izan behar direla.