2013-07-02

Inauteriak

INAUTERIAK 
Ikastolako inauterietan gure matematika betaurrekoak jarri eta hainbat matematika kolore aurkitu genduzan. Goizean gure ikasleek euren mozorro eta dantzekaz alaitu gintuzten: batzuek lerro paraleloak edo eta zirkuluak osotuz. Besteek, ostera, beste forma ezezagunak osatzen ebezan.






LH-ko I.Matematikaren Koloreak Argazki Lehiaketa



LH-ko I.Matematikaren Koloreak Argazki Lehiaketaren sariak honela aukeratu dira:

Gure eraikuntzako sarreran argazki guztien esposaketa bat egon da irakasleak egindako aukeraketakoa. Berton argazkirik ezanguratusenak agertzen ziran.


Zuok emoten dozuen saria izan da, gehien gustatzu jatzuena bozkatu egin dozuelako eta honela ziklo bakoitzean hiru saridun egon dira:







1go zikloa:

Ohiane Estebanez, “Milakoa, ehunekoa, hamarrekoa eta batekoa”

Xabier Ruiz, “12 boligrafoz eragiketak egiten”

Ander Rial, “Eragiketa”





2n zikloa:

Ibon Villar, “Hamabost zilindroz egindako triangelua”

Sabin Ormaetxea, “Nire gustoko gauzak irudi geometrikoak dira”

Adriel Losada, “Zenbat edurra dago?”




3n zikloa:

Alain de Gainza, “Paralelak”

Andrea Coca, “Zatikiak”

Estibaliz Calderón, “Zuhaizkak irudi geometrikoak bezala dira”





Eskerrik asko lehiaketan parte hartu dozuen guztioi, bai argazkiak bialtzen bai bozkatzen.
Amaitzeko, zorionak bihotz bihotzez irabazleei!

2013-06-14

DBH-III.Matematikaren Koloreak argazki lehiaketaren sariak.



Martitzen  arratsaldean, polikiroldegian DBHn hainbat ekitalditan (Gidari Proiektua, Ikasle Proiektuak, Matematika Olinpiada...) parte hartu daben ikasleentzako omenaldi polit bat euki genduan. Diploma baten bidez kurtsoan zehar egindako lana eta ahalegina eskertu egin jaken.


Matematikazaleentzako be gure sariak egon ziren. Alde batetik, Olinpiada Matematikakoa eta bestaldetik III.Matematikaren Koloreak argazki lehiaketaren sariak.




Aurten  Ikastolan DBH-n  IV. Matematika Olinpiadak ospatu dira, oraingo honetan online. Olinpiada Matematikoen irabazleak honek izan dira, Ainhize San Andres, Izaro Martinez, Nerea Coloma eta Garazi Martinez de Igidua. ZORIONAK guztiei bere ahaleginagatik !! Honek bai MATEMA-TIK-ARIAK!!




 





DBH-ko III.Matematikaren Koloreak Argazki Lehiaketaren sariak: Dagoeneko, jakin badakizue  bi sari desberdin dagozala,  bi sail desbardinetan.

Alde batetik,  bloggean gehien bozkatuta izan dan argazkiarentzako izan da. Zuok emoten dozuen saria da, gehien gustatzen jatzuen argazkiari. Aurtengoa Maider Garcia-k egindako “PROPORTZIONALTASUNA” tituluduna izan da. Argazki oso polita, matematika eta musika proportzionaltasunaren bitartez lotzen dauana.



 
Bestetik, bigarren sailean saria epai-mahaiak emon dau. Epaimahia DBH eta BATXILERGO-ko matematika eta plastika irakasleek osotu dogu. Argazkian,  izenburuaren egokitasuna,  emondako azalpena eta argazkiaren kalitatea baloratu da. Sail honetan, saria  “URREZKO ESKAILERA” titulodun argazkiak jaso dau, bere egileak Batxilergoko Asier Horas eta Andrea Martinez direlarik. Zorionak eta eskerrik asko zuen argazkia gugaz alkar banatzeagaitik.




Ikasturtea amaitzera doa eta uda sasoi ona da argazki onak ateratzeko. Ez  gugaz ahaztu  eta jarraitu zuen argazkiak gugaz  alkarbanatzen.


Eskerrik asko lehiaketan parte hartu dozuen guztioi, bai argazkiak bialtzen bai bozkatzen. Amaitzeko, urtean zehar zuen argazkiak bialdu deuskuzuezanoi gure eskerrik beroena.


2013-06-02

BOZKAKETA DBH-BATX

DBH-BATXILLER



Gure lehiaketan bozkatzeko azken eguna ekainaren 5-ean da, eguaztenean. Oraindik aukera dozu zuk be parte hartzeko.

Bozkatzeko:

http://matematikarenkoloreak.blogspot.com.es/p/bozkatu.html

GOGORATU HAUXE DELA DBH-BATXILLERREKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO!!

2013-05-15

Galeria

Eskerrik asko zuen bidaietako argazkiak gurekin konpartitzeagatik: Bordeaux, Chicago eta Dubai



2013-04-16

NATURAN

Bloggerkide batek oporretan Bartzelonako Museo de Historia Natural-ean egon da eta han ateratako  bideo eta argazki batzuk bidali deuskuz. Fosilak eta mineraletan be matematika aurkitzen da. Oso politak. bideoak ere merezi dau. Ea zer iruditzen jatzuen.









MINERALEN GEOMETRIA

2013-03-14


Matematika argazki lehiaketa LMH-ko ikasleentzako ere:
 MATEMATIKA: LMH-ko Argazki lehiaketa

BALDINTZAK
  1. Parte hartzea borondatezkoa izango da.
  2. Zikloka egongo da banatuta.
  3. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztuko dauz.
  4. Parte-hartzailea argazkian agertu behar da.
  5. Argazki bakoitzak azalpen labur bat eroango dau.
  6. Argazkiak  tutoreari bialduko jakoz.
  7. Tutoreak jagokon karpetan gordeko dauz: LMH/MATEKOBLOGA_ARGAZKIAK/ZIKLOAK (1-2-3)
  8. Epea: Aste Santuko oporrak, apirilaren 8a izango da azken eguna.
  9. Ziklo bakoitzean 3 saridun egongo dira.

2013-02-19

ARTEA ETA MATEMATIKA


Asteburu honek, Arco arte erakusketak utzitako argazki hauek ekarri deuskuz. Artea eta matematika eskutik doaz. Argazkietaz hobeto jabetzeko zoom handia erabili. Ezuste atsegina izango dozu.