Ikasturtearen amaieran Matematika
sariak banatu dira. Alde batetik, Olinpiada Matematikakoa eta bestaldetik
Matematikaren Koloreak argazki lehiaketaren sariak.
Aurten Ikastolan DBH eta Batxillergoko Hirugarren Matematika Olinpiadak ospatu
dira. Olinpiada honeen bitartez ikasleen ikaste prozesua bultzatu gura izan dogu,
ikasleen banakako adimena matematiketan garatuz,
logika jokuen bidez matematikarekiko motibazioa eta gogoa sustatuz.
Olinpiada matematikoen irabazleak
honek izan dira, ZORIONAK guztie !!
DBH1: Olatz Zabala eta Naroa
Roldan
DBH 2: Irantzu Rozas eta Unai
Lopez
DBH 3: Jon Ander Fernandez eta
Aitor Finez
DBH 4: Mikel Basaras eta Jon
Manzanos
BATXILLER 1: Andoitz Quilez
Matematikaren
koloreak argazki lehiaketan ere badaukaguz irabazleak.
Dakizuenez
aurten bi sari desberdin emon dira, sail desberdinetan. Bat, epai-mahaiak emon
dau, eta bestea gure bloggean gehien bozkatuta izan den argazkiarentzako izan
da.
Epai-mahaiak matematikako DBH eta BATXILLERGO-ko
irakasleek osotu dabe. Irabazitako argazkian zer baloratu dabe? argazkia bera,
izenburuaren egokitasuna eta emondako azalpena.
Gure irabazlea kategoria honetan OLATZ FINEZ izan
da bere New York-eko " Barra Histograma" titulodun argazkiarekin.
Eskerrik asko eta zorionak Olatz, lan bikaina!
Bestalde aurtengo sari berria, zuek emon deutsozue
gehien gustatu jatzuen argazkiari. Aurtengoa "Geometria paisaian"
tituloarekin, ANDER UNAMUNO-k egindakoa izan da. Eskerrik asko Ander eta
zorionak. Argazkia benetan polita!!
Hala ere, eskerrik
asko parte hartu dozuen guztioi, bai zuen argazkia bidali eta baita bozkatu
dozuenoi ere. Eta badakizue, datorren
urterako zuen argazkia prestatzen joan, uda matematikaren kolorez josita dago
!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Eskerrik asko parte hartzeagatik