2012-06-26

Sari banaketa !!


Ikasturtearen amaieran Matematika sariak banatu dira. Alde batetik, Olinpiada Matematikakoa eta bestaldetik Matematikaren Koloreak argazki lehiaketaren sariak.

Aurten  Ikastolan DBH eta Batxillergoko Hirugarren Matematika Olinpiadak ospatu dira. Olinpiada honeen bitartez ikasleen ikaste prozesua bultzatu gura izan dogu, ikasleen banakako adimena  matematiketan garatuz, logika jokuen bidez matematikarekiko motibazioa eta gogoa sustatuz.
Olinpiada matematikoen irabazleak honek izan dira, ZORIONAK guztie !!
DBH1: Olatz Zabala eta Naroa Roldan
DBH 2: Irantzu Rozas eta Unai Lopez
DBH 3: Jon Ander Fernandez eta Aitor Finez
DBH 4: Mikel Basaras eta Jon Manzanos
BATXILLER 1: Andoitz Quilez

Matematikaren koloreak argazki lehiaketan ere badaukaguz irabazleak.
Dakizuenez aurten bi sari desberdin emon dira, sail desberdinetan. Bat, epai-mahaiak emon dau, eta bestea gure bloggean gehien bozkatuta izan den argazkiarentzako izan da.
Epai-mahaiak matematikako DBH eta BATXILLERGO-ko irakasleek osotu dabe. Irabazitako argazkian zer baloratu dabe? argazkia bera, izenburuaren egokitasuna eta emondako azalpena.
Gure irabazlea kategoria honetan OLATZ FINEZ izan da bere New York-eko " Barra Histograma" titulodun argazkiarekin. Eskerrik asko eta zorionak Olatz, lan bikaina!
 
Bestalde aurtengo sari berria, zuek emon deutsozue gehien gustatu jatzuen argazkiari. Aurtengoa "Geometria paisaian" tituloarekin, ANDER UNAMUNO-k egindakoa izan da. Eskerrik asko Ander eta zorionak. Argazkia benetan polita!!

Hala ere, eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi, bai zuen argazkia bidali eta baita bozkatu dozuenoi  ere. Eta badakizue, datorren urterako zuen argazkia prestatzen joan, uda matematikaren kolorez josita dago !!!