2012-06-26

Sari banaketa !!


Ikasturtearen amaieran Matematika sariak banatu dira. Alde batetik, Olinpiada Matematikakoa eta bestaldetik Matematikaren Koloreak argazki lehiaketaren sariak.

Aurten  Ikastolan DBH eta Batxillergoko Hirugarren Matematika Olinpiadak ospatu dira. Olinpiada honeen bitartez ikasleen ikaste prozesua bultzatu gura izan dogu, ikasleen banakako adimena  matematiketan garatuz, logika jokuen bidez matematikarekiko motibazioa eta gogoa sustatuz.
Olinpiada matematikoen irabazleak honek izan dira, ZORIONAK guztie !!
DBH1: Olatz Zabala eta Naroa Roldan
DBH 2: Irantzu Rozas eta Unai Lopez
DBH 3: Jon Ander Fernandez eta Aitor Finez
DBH 4: Mikel Basaras eta Jon Manzanos
BATXILLER 1: Andoitz Quilez

Matematikaren koloreak argazki lehiaketan ere badaukaguz irabazleak.
Dakizuenez aurten bi sari desberdin emon dira, sail desberdinetan. Bat, epai-mahaiak emon dau, eta bestea gure bloggean gehien bozkatuta izan den argazkiarentzako izan da.
Epai-mahaiak matematikako DBH eta BATXILLERGO-ko irakasleek osotu dabe. Irabazitako argazkian zer baloratu dabe? argazkia bera, izenburuaren egokitasuna eta emondako azalpena.
Gure irabazlea kategoria honetan OLATZ FINEZ izan da bere New York-eko " Barra Histograma" titulodun argazkiarekin. Eskerrik asko eta zorionak Olatz, lan bikaina!
 
Bestalde aurtengo sari berria, zuek emon deutsozue gehien gustatu jatzuen argazkiari. Aurtengoa "Geometria paisaian" tituloarekin, ANDER UNAMUNO-k egindakoa izan da. Eskerrik asko Ander eta zorionak. Argazkia benetan polita!!

Hala ere, eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi, bai zuen argazkia bidali eta baita bozkatu dozuenoi  ere. Eta badakizue, datorren urterako zuen argazkia prestatzen joan, uda matematikaren kolorez josita dago !!!



















2012-05-24

Lehiaketaren irabazleak

Badaukaguz gure argazki lehiaketaren irabazleak !

Dakizuenez aurten bi sari desberdin emongo dira, kategoria desberdinetan.
Bata, epai-mahaiak emoten dau, eta bestea gure bloggean gehien bozkatuta izan den argazkiarentzako da.
Epai-mahaiak matematikako DBH eta BATXILLERGO-ko irakasleek osotzen dabe. Irabazitako argazkian zer baloratu dabe? argazkia bera, izenburuaren egokitasuna eta emondako azalpena.

Gure irabazlea kategoria honetan OLATZ FINEZ izan da bere New York-eko " Barra Histograma" titulodun argazkiarekin. Eskerrik asko eta zorionak Olatz, lan bikaina!

Bestalde aurtengo sari berria, zuek emon deutsozue gehien gustatu jatsuen argazkiari. Aurtengoa "Geometria paisaian" tituloarekin, ANDER UNAMUNO-k egindakoa izan da. Eskerrik asko Ander eta zorionak. Argazkia benetan polita!!

Eskerrik asko ere parte hartu dozuen guztioi, bai zuen argazkia bidali eta baita bozkatu dozuenoi.
Eta badakizue, datorren urterako zuen argazkia prestatzen joan, uda matematikaren kolorez josita dago !!!

2012-02-16

matematikaren koloreak

https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?formkey=dFJfSEZGWUVZbUxId1ZiYTdzTnBpSWc6MQ
MATEMATIKAREN       KOLOREAK
BEGOÑAZPI IKASTOLAKO 2.ARGAZKI LEHIAKETA

  1. GAIA: Matematika munduagaz bat etorri behar dau (figura geometrikoak, simetriak, zenbakizko kalkuloa, estatistika eta abar)
  2. Lehiaketan DBH eta Batxilergoko ikasleek parte hartu daikie.
  3. Ikasle bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango dau.
  4. Argazkiak formato elektronikoan aurkeztuko dira. jpg edo png formatoan.
  5. Argazkiarekin batera izena, taldea, argazkiaren tituloa, eta argazkiaren inguruan azalpen bat.
  6. Posta elektroniko honetara bidali.
  1. Argazkiak norberak ataratakoak izan behar dira.
  2. Epea apirilaren 23an amaitzen da. Ez dira epez kanpokoak onartuko.
  3. Zer baloratuko da?
    • Arlo matematikoa: originaltasuna, izenburuaren egokitasuna eta emondako azalpena.
    • Arlo artistikoa: kalitate teknikoa.
  4. Argazkiak http://matematikarenkoloreak.blogspot.com/ bloggean argitaratuko dira.
  5. Lehiaketa honetan bi sari desberdin emongo dira, eta diru bono bat izango dira.
·         Epai-mahaiak emondakoa
  1.  http://matematikarenkoloreak.blogspot.com/ Bloggean ikasleek gehien bozkatutako argazkiaria